domingo 20 de septiembre del 2020

Amurrio ya cuenta con presupuestos

Actualizada abril 26th, 2019 a las 11:25
Sin Etiquetas
Autor Otros Artículos Enviar correo. Relacionados

NOTA DE PRENSA

El pleno del Ayuntamiento de Amurrio aprobó ayer el presupuesto para el ejercicio 2019 que asciende a 15.963.009€ euros. En cuanto al capítulo de inversiones el Ayuntamiento de Amurrio destinará un 23,75% del presupuesto, 3.791.595€.

A su vez, la aprobación de estas cuentas, supondrá que el Ayuntamiento de Amurrio finalice el año con deuda cero. En el año 2015 el Consistorio acumulaba una deuda de 1.090.500 € que debido a un control estricto del gasto se liquidará en el 2019.

Inversiones para el 2019

Las cuentas destacan por su carácter social en el que el eje principal es la ciudadanía. Se mantendrá el Plan de Empleo, para el que se destinarán 190.000 euros. Se creará una partida de 10.000 euros dirigida subvencionar el transporte del club de futbol Kaskagorri y el Zaraobe saskibaloi taldea. Además, se continuarán impulsado los programas Amurrio Lagunkoia y Mugiamurrio, y se destinarán 4.000 euros para la adquisición de una silla de monte adaptada.

La renovación y construcción de nuevas infraestructuras es otra de las líneas principales de las cuentas aprobadas en la sesión plenaria. La construcción de la rotonda en la antigua gasolinera dará inicio este mismo año con una inversión presupuestaria de 606.000 euros. En este sentido, se contempla la construcción de un nuevo centro social en Larrabe con una dotación presupuestaria de 66.000 euros.

Otras inversiones importantes que contempla este presupuesto son la construcción del campo de futbol en El Refor (1.100.000 €), la renovación de la red de abastecimiento de agua (908.605 €), el acondicionamiento del vertedero (422.000 €), la renovación del alumbrado público (200.000€) o la renovación del suelo de gimnasio de El Refor (25.000€)

Tres nuevas plazas de empleo

La aprobación del presupuesto supone también la creación de tres nuevos puestos de trabajo público: trabajador/a social, técnico/a de Igualdad y técnico/a de euskera cumpliendo con el compromiso de reforzar la plantilla y de este modo mejorar la atención a los vecinos y vecinas.

Proyectos promovidos por la ciudadanía El presupuesto del 2019 destina en su apartado de inversiones una partida dirigida a los proyectos propuestos por los vecinos y vecinas de Amurrio. En ese sentido, se destinarán 65.000 euros a ejecutar diferentes obras en barrios y 200.000 euros a proyectos que parten de la campaña de presupuestos participativos

PRENTSA OHARRA

AMURRIOKO UDALAK 2019RAKO AURREKONTUA ONETSI DU

  • Udalak, 15.963.009€-ra heltzen den eta inbertsioetarako 3.791.595€, aurrekontuaren %23,75, jasotzen dituen aurrekontua onetsi du 2019rako.
  • Kontuen onespenak urtea zero zorrarekin amaitzeko aukera emango du; 2015ean zorra 1.090.500 €-koa zen.

Amurrion, 2019ko apirilaren 26an. Amurrioko Udaleko osokoak, 15.963.009€-ko aurrekontua onetsi zuen atzo 2019. ekitaldirako. Inbertsioen atalari dagokionez, Amurrioko Udalak aurrekontuaren %23,75 bideratuko du, 3.791.595€.

Horrez gain, kontuak onestean, Amurrioko Udalak zero zorrarekin amaituko du urtea. 2015ean, Udalak 1.090.500 €-ko zorra zuen, eta gastuaren kontrol zorrotzari esker, zor hori 2019an kitatuko da.

2019rako inbertsioak

Aurrekontuetan gizarte izaera azpimarratu behar da, herritarrak izanik ardatz nagusia. Enplegu Planari eutsiko zaio, eta 190.000 euro bideratuko dira horretara. Kaskagorri futbol taldearen eta Zaraobe saskibaloi taldearen garraioa diruz laguntzeko 10.000 euroko partida eratuko da. Horrez gain, Amurrio Lagunkoia eta Mugiamurrio programak bultzatzen jarraituko da, eta 4.000 euro bideratuko dira egokitutako mendiko aulki bat eskuratzeko.

Azpiegituren zaharberritzea eta berriak eraikitzea da osoko saioan onetsitako kontuen beste ildo nagusietako bat. Gasolindegi zaharrean biribilgunea eraikitzeko lanak aurten bertan hasiko dira, 606.000 euroko inbertsioarekin. Horrela, Larraben gizarte zentro bat eraikitzea aurreikusten da, 66.000 euroko zuzkidurarekin.

Aurrekontuak jasotzen dituen beste inbertsio garrantzitsu batzuk El Reforren futbol zelaia eraikitzea (1.100.000 €), ur hornidura sarea berriztatzea (908.605 €), hondakindegia egokitzea (422.000 €), argiztapen publikoa berriztatzea (200.000€) edo El Reforreko gimnasioko lurra berriztatzea (25.000 €) dira.

Hiru lanpostu berri

Aurrekontuaren onespenak hiru lanpostu publiko berri sortzea ere eragingo du: gizarte langilea, Berdintasun teknikaria eta Euskara teknikaria, lantaldea indartzeko, horrela, herritarrei eskaintzen zaien arreta hobetzeko konpromisoa betez.

Herritarrek sustatutako proiektuak

2019ko aurrekontuak Amurrioko biztanleek proposatutako proiektuetara zuzendutako partida bat ere jasotzen du inbertsioen atalean. Horrela, 65.000 euro zuzenduko dira auzoetan zenbait lan egiteko eta 200.000 euro partaidetzan oinarritutako aurrekontu kanpainatik sortutako proiektuetara.

Lo más leído
.